XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Era berean, aipatzekoa da errefuxiatuek eratu zuten Eresoinka elkartea. Jose Antonio Agirre beraren aginduz, Europan barrena joan ziren Euskal Herriko kulturaren adierazpide ziren folklore eta musika hedatzeko. Beste maila batez,
Iheslari eta errefuxiatu haien artean izan zen kategoria berezi bat, konpromezu politikoarekin zerikusirik ez zuen jende multzo handi bat: haurrak. Gerrak Euskal Herrian iraun zuen bitartean, batez ere Bilbotik 1937ko maiatzean eta ekainean, milaka haur erbesteratu ziren.
Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako gerrako haurren elkarteak 30.000 ume ebakuatu zituztela kalkulatzen du. 4.000 Ingalaterrara, 3.000 Belgikara eta Frantziara 10.000 baino gehiago. Danimarkara ere joan ziren batzuk. Garai hartako Eusko Jaurlaritzaren artxibategi ofizialetako datuak askoz txikiagoak dira: 15.000 ume, honela banaturik. Frantzia (5.305), Erresuma Batua (3.282), Belgika (3.128) eta Sobiet Batasuna (1.489), besteak beste.
Betiko markatuak geratu dira haur haiek, eta gaur egunean ere, aiton-amonak direnean ere, gerrako umeak dira: hala esaten diote beren buruari.
Fernando Berradrek dioskunez,